AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/01/16 12:21

Atzo, hilak 15, beste sexu eraso bat izan zen, oraingoan, Donostiako (Gipuzkoa) Egia auzoan. Eguerdiko 12:00ak aldera, gizonezko bat atzetik hurbildu zen emakume batengana, eta ukituak egin zizkion. Emakumeak aurre egin zion erasotzaileari; hala, ihes egin behar izan zuen. Handik gutxira salatu zuen erasoa emakumeak, eta atxilotu egin zuten gizonezkoa.

Gora doa, etengabe, azken egunotan argitara atera diren erasoen kopurua. Iragan igande goizaldean, esaterako, emakume bat bortxatu zuen gizonezko batek Tuteran (Nafarroa).