AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/12/16 17:41

Atzo, abenduak 15, eraso matxista bat gauzatu zen Tuteran (Nafarroa). Bertako udaltzainek jakinarazi dutenez, liskar baten berri izan zuten 15:00etan. Salaketaren sorburura jotzean, gizonezkoak bere bikotea kolpatu zuela egiaztatu zuten polizia agenteek. Ondorioz, gizona atxilo eraman zuten, indarkeria matxista delitua egotzita.

Emakumeak berehala salaketa aurkeztu zuen bikotekidearen aurka, eta ospitaleko larrialdi-zerbitzuetan hartatu zuten. Osasun-azterketa egin ostean, alta eman zioten.