Gizon bat atxilotu dute Burlatan larunbatean Gasteizen emakume bat sastakatu eta larriki zauritzeagatik

2003an 22 urteko kartzela zigorra ezarri zioten erasotzaileari, 2002an emaztea bost labankadaz erailtzeagatik Atarrabian (Nafarroa).
Argazki Nagusia
2020ko urriaren 20a

58 urteko gizonezkoa gaur atxilotu dute Burlatan (Nafarroa), larunbatean Gasteizen (Araba) emakume bati sastaka egiteagatik. 72 orduz ihesean egon ondoren, ezkutatuta aurkitu dute erasotzailea. 

Emakumeak zauri larriak ditu oraindik, baina bere bizia ez dago arriskuan.