AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Beharginak Foru Jauregiaren barnean (Argazkia: Berria)
2019/05/21 18:32

Gipuzkoako zahar etxeetako langileek duela bi urte inguru hasi zuten hitzarmen kolektiboa lortzeko borroka. Hainbat mobilizazio izan dituzte urtea hasi zenetik; 60 greba egun baino gehiago egin dituzte. Euren lan baldintzen aurka, Gipuzkoako Aldundia eta patronala enpresa pribatuen aldeko jarrera izaten ari direla salatu dute 5.000tik gora beharginek. LAB eta ELA sindikatuek deitu dituzte protestak.

Gaurkoan, LAB sindikatuak deituta, Donostian izan dira protestan dauden egoitzetako langileetako hainbat. Foru Jauregira sartu dira, eta Gipuzkoako Aldundiak Ertzaintzaren bitartez kaleratu ditu banan banan. Atarian, Berriari langileek adierazi diotenez, identifikatu egin dituzte. Helburuak lortu arte mobilizatzen jarraituko dutela ere azaldu dute.

EZ DAGO IRUZKINIK