AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/05/13 19:05

Atzo goizean aurkitu zuten 27 urteko gizon baten gorpua, Orkoiengo (Nafarroa) zabor-kamioi batean. Langile talde batek atzeman zuen hilotza, papera eta kartoia birziklatzeko baliatzen den zabor-kamioi batean.

Gaur jakinarazi dute gazte etxegabe bat dela hildakoa. Madrildarra zen jatorriz.

Urtea hasi zenetik, gutxienez bost pertsona etxegabek galdu dute bizia Euskal Herrian. Martxoan bi heriotza atera ziren argitara Bilbon (Bizkaia); urtarrilean, pertsona baten gorpuzkiak topatu zituzten Getxon (Bizkaia) eta etxerik ez zuen lagun baten gorpua aurkitu zuten Hendaian (Lapurdi).

EZ DAGO IRUZKINIK