AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Gaurko epaiketako irudi bat. Argazkia: El Independiente
2019/11/04 12:06

Gaur hasi da Garikoitz Aspiazu Txeroki eta Asier Arzalluz Santiren aurkako epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean. 2001. urtean, Getxon (Bizkaia) Jose Maria Lidon Bizkaiko Probintzia Auzitegiko epailea hil izana egotzi diete biei. Hau dela eta, fiskaltzak 30 urteko kartzela zigorra eskatu du bakoitzarentzat. Izan ere, fiskaltzak salatu du bi auzipetuek suzko armak zeramatzatela gainean eta zazpi tiro jaurti zizkiotela Lironi, lanerako bidean, emaztearekin autotik irten zenean.

Aspiazuk eta Arzalluzek ukatu egin dituzte beren aurkako akusazioak; adierazi dute ez zeudela Bizkaian hilketa gertatu zenean.

2008. urtetik dute preso Aspiazu santutxuarra. Lannemezango (Okzitania) espetxean dago atxilo berez, baina iragan irailean Espainiaratu zuen Frantziako Estatuak, Mikel Karrera preso politikoarekin batera. Arzalluz, aldiz, Frantziako Estatuan atxilotu zuten 2002. urtean, eta bertan izan zen preso lehendabizi. 2005. urtean estraditatu zuten, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitua izan zedin.