AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/03/21 11:17

Hainbat hedabidek atzo jakinarazi zutenez, 18 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen (Araba), Alde Zaharreko lokal batean emakume bati sexu-erasoa egiteagatik. Atzo goizean igaro zen epailearen aurretik, eta behin-behinean behintzat erasotzailea espetxeratzea erabaki zuen hark.

Gasteizko Itaiak elkarretaratzea antolatu du biharko, astelehena, azken egunetan Araban argitara atera diren erasoak salatzeko. Izan ere, aipatutako sexu-erasoaz gain, aste honetan eman dute aditzera 11 pertsona auzipetu dituztela prostituzio-sare batean parte hartzeagatik. 2016an eman zuten kasu horren berri.

Itaiako kideek dei egin dute bihar 20:00etan Andra Mari Zuriaren plazara bertaratzera, Indarkeria matxistari aurre egin! lemapean protesta egiteko.