Fiskalaren helegitea dela-eta, baldintzapeko askatasuna ukatu diote berriro Jakes Esnal preso politikoari

Terrorismoaren kontrako ministerio publikoak helegitea ezarri dio Zigorrak Ezartzeko Frantziako Auzitegiaren erabakiari, eta preso jarraitu beharko du Jakes Esnalek. Ia 70 urte ditu, eta 30 urte egin ditu kartzelan.
Argazki Nagusia
Argazkia: @euskalirratiak
2020ko maiatzaren 13a

Zigorrak Ezartzeko Frantziako Auzitegiak atzo onartu zuen Jakes Esnal preso politikoa baldintzapean aske uztea, baina oraingoan oraingoan ere ez diote espetxetik irteten utziko: helegitea aurkeztu du terrorismoaren kontrako ministerio publikoak eta, hortaz, berriro bota dute atzera baldintzapeko askatasun galdea.

1990. urtean atxilotu zuten Esnal, eta apirilean egin zituen 30 urte giltzapean. Ia 70 urte ditu, eta Saint Martin de Re kartzelan dute preso. Izatez, preso politikoari ezarri zioten zigorraren arabera, 2008. urtetik izan beharko luke baldintzapean aske irteteko aukera.