AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2019/04/30 10:32

Halabedik jakitera eman duenez, Ibercajak eta Fondo Buitre Sueco Intrum banketxeek Lapuebla de Labarcako bizilagun bat etxetik kaleratzeko agindua eman dute, apirilaren 11rako. Bizilagunak 2007an erosi zuen etxea, hiru urte beranduago istripu bat izan zuen eta bizkar hezurra hautsi zuen. Lantokian, urtebeko bajaren ostean kaleratu egin zuten. Aldizkako lanekin, nola hala hipoteka ordaintzen aritu zen 2015. urtera arte. Urte horretan zazpi hilabete utzi zituen ordaindu gabe. Beraz, Ibercaja banketxeak ez zion beste aukerarik eman, eta hipotekaren zati osoa bueltatzeko agindu zion. Gainera, etxea subastara atera zuen Ibercajak, eta etxearen balioaren %70 ordainduta Ibercaja gelditu zen etxearen jabetzarekin. Pasa den abenduan, Ibercajak etxea Fondo Buitre Sueco Intrum banketxeari saldu zion.

Kaleratzeak Stop Arabak jakitera eman du, Lapueblako bizilagunak bertan bizitzen jarraitzea nahi duela baina ez dagoela alokairuko etxerik inguruan. Horregatik, bizilagunak etxekaleratzea ez egikaritzea eta alokairu sozial bat ordaintzeko aukera ematea eskatu dio Ibercaja banketxeari.

Etxegabetzeen kontrako plataformak gaineratu du Ibercajak duela urte batzuk 400 mila euroko erreskatea jaso zuela laguntza publikoaren bitartez. Bestalde, Fondo Buitre Sueco Intrum-ekin kolaborazioan, ordainketak paradisu fiskaletan helbideratzen dituztela ere azaldu dute.

Kaleratzeak Stop Arabak gaur goizerako prentsaurrekoa deitu du Lapueblako bizilagunaren kasua salatzeko asmoz. Agerraldia goizeko 11:00etan izango da Gasteizko Ibercajaren eraikinaren aurrean.