Espetxera bidali dituzte astelehenean atxilotutako AAEAMko bi militanteak

Ertzaintzak atxilotu zituen Usansolon (Galdakao, Bizkaia) eta Ibarrangelun (Bizkaia), eta kalteak eragitea, "terrorismoa goratzea" eta "talde armatuarekin kolaboratzea" egotzi die Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Argazki Nagusia
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren mobilizazio bat, Donostian.
2020ko azaroaren 18a

Espainiako Auzitegi Nazionaleko José de la Mata epaileak espetxera bidali ditu joan den astelehenean atxilotutako Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko (AAEAM) bi kideak. Usansolon (Galdakao, Bizkaia) eta Ibarrangelun (Bizkaia) egin zituen atxiloketak Ertzaintzak, eta Auzitegi Nazionalaren esku utzi zituen ondoren. Haien etxebizitzak ere miatu zituen Ertzaintzak.

Berri agentziek jakinarazi dutenez, hainbat delitu leporatu dizkiete AAEAMko bi kideei: kalteak eragitea, "terrorismoa goratzea" eta "talde armatuarekin kolaboratzea".