Espainiako Armadak Arabako eta Nafarroako kaleetan jarraitzen du

Covid-19aren pandemia dela-eta, Espainiako Armadaren presentzia nabarmena da Arabako eta Nafarroako hainbat herritan, besteak beste. Garbiketa lanen aitzakiapean esku hartu dute.
Argazki Nagusia
Espainiako Armada Berriobeitiko kaleetan. Argazkia: Ahotsa
2020ko apirilaren 24a

Hala Bedi-k argitaratu duenez, aste honetan Elizbarrutiko eraikinen desinfekzio lanetan aritu da Espainiako Armada, Gasteizen (Araba). Hala ere, alarma egoera hasi zenetik gehiagotan ere izan dira kaleetan, antza, hiri nagusietako tren geltokiak garbitzen.

Nafarroan ere handia izaten ari da Espainiako Armadaren presentzia, Iruñerrian batez ere. Asteartean Berriobeitin kaleen garbiketa egiten ibili ziren, ustez. Polemika piztu zuen horrek; izan ere, Ahotsa.info-ren arabera, militarren aurretik mankomunitateko kideek garbitu eta desinfektatu zituzten kale berberak.

Apirilaren hasieran, Nafarroako herri ugaritan desfilatzen ibili ziren militarrak, patruilan. Lizarrako edota Iruñeko Alde Zaharreko kaleak hartu zituzten.