AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Infernua Bizirik
2021/02/03 16:50

Zazpi pertsona etxetik bota ditu Ertzaintzak Donostiako (Gipuzkoa) Mirakontxa auzoan. Infernua Bizirik mugimenduak azaldu duenez, "eraikinak hiru urte zeramatzan okupatuta" eta desalojoa, berriz, polizia-indarrek "legez kanpo" gauzatu dute.

"Etxegabetzeak geldituta omen zeuden bitartean, onartezina da pertsonak kalean uzten dituztela ikustea, egun batetik bestera, baliabiderik gabe. Aterpetxeak gainezka daude eta ez zaie inolako aukerarik eman", salatu dute aho batez Infernua Bizirikek, Groseko Saretxek eta Donostialdeko Maizterren Sindikatuak. Ondorioz, elkarretaratzea egingo dute gaur 19:00etan, Donostiako Bulebarrean.


EZ DAGO IRUZKINIK