Emakume bati heriotza mehatxuak egin dizkio bikotekideak, Tuteran

31 urteko gizonezkoak eraso zion emakumeari, atzo arratsaldean.
Argazki Nagusia
2021eko martxoaren 3a

Andre bati heriotza mehatxuak egin zizkion atzo haren bikotekideak, Tuteran (Nafarroa). 19:30ean egin zioten eraso emakumeari; gizonezkoa atxilotu egin zuten, eta auzitegien esku utziko dute.

Joan den astean ere hainbat eraso matxista salatu zituzten Euskal Herrian; besteak beste, Gasteizen (Araba), Azagran (Nafarroa), Antsoainen (Nafarroa) eta Lodosan (Nafarroa).