AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/06/18 11:49

Emakumeen sexu esplotaziorako sortutako sare bat aurkitu dute Bizkaian, eta sei pertsona atxilotu dituzte sare horren kide izatea egotzita. Bilboko (Bizkaia) eta Barakaldoko (Bizkaia) bi etxe eta lokal bat miatu ditu Poliziak, eta esplotatuak izaten ari ziren lau emakume deslotu dituzte saretik.

Azken sei hilabeteetan, gisa honetako hiru operazio egin dituzte Barakaldon. Gertaerak salatzeko elkarretaratze bat deitu dute gaurko, 18:00etan herriko plazan. Nafarroako Auzitegi Gorenak bost pertsona zigortu zituen aurreko astean, bi emakume prostituzioan jardutera behartzeagatik.

EZ DAGO IRUZKINIK