AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Alestisen Miñaoko plantako langileak, 2020ko urtarrileko protesta batean. Argazkia: ELA
2021/05/13 18:46

Alestis enpresari zigor ekonomiko bat ezarri dio EAEko Auzitegi Nagusiak, emakumeak baztertzeagatik. Pandemia testuinguruan, enpresak ezarritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak (ABEE) hainbat irizpide barne hartzen zituen, zehazteko zein langile ziren kaleratuak. Lau hilabetez, beraz, hainbat langile kaleratu zituen enpresak, eta beste batzuek txandaka jardun zuten lanean.

Kaleratuen artean, baina, irizpide xehe batek emakume langileak baztertzen zituen Miñaoko (Araba) fabrikan, salatu dutenez. Izan ere, lanaldi murriztua zuten emakumeak zuzenean kaleratu zituzten, txandaka lan egiteko aukerarik eman gabe.

ELA sindikatuak Emakundera jo zuen lehenengo, baina ez zuen emaitzarik lortu. Auzitegi Nagusian salatu zuen gero egoera, eta hark zigortu du Alestis. Kaleratutako hiru emakumeei 6.251 euro ordaindu beharko dizkie enpresak.

EZ DAGO IRUZKINIK