AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/01/19 10:26

Pasa den larunbat goizaldean gizonezko bat atxilotu zuten Bilbon (Bizkaia), emakume bati eraso egiteagatik. Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, gizonak ukituak egin zizkion emakumeari, Uribarri auzoko lokal batean egiten ari ziren festan. Azaldu zuen lokaletik joan nahi zuenean ez ziotela utzi (hamar pertsona inguru ziren guztira), eta festan zegoen gizonetako batek aparteko gune batera eraman zuela; han egin zizkion ukituak.

04:50ak aldera, lokaletik alde egin eta inguruko etxebizitza bateko atezain automatikora jo zuen emakumeak, laguntza eske.