AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/12/11 13:02

Gaur gauerdian, hilak 11, emakume bat mehatxatu eta hari eraso egiten saiatu da gizonezko bat, katana bat erabilita. Bikotekideak dira, eta Iruñeko (Nafarroa) Errotxapea auzoan izan da erasoa.

Gizona ez da emakume zauritzera iritsi, izan ere, une horretan etxean zeuden lau seme-alabetako batek geldiarazi du erasotzailea. Horren ostean, gelan sartu da gizona. Udaltzainak bertaratu direnean, gelan sartuta aurkitu dute, 60 zentimetroko katana bat eskuan zuela.

Hainbat delitu egozten zaizkio erasotzaileari, horien artean, tratu txarrak familian eta debekatutako armak edukitzea.