AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/04/27 14:00

Pasa den larunbatean, hilak 25, emakume bati eraso egin zioten bi gizonezkok Gasteizko (Araba) aterpetxe batean. Emakumeak salatu duenez, komunetik irten zenean geldiarazi zuten bi erasotzaileek, eta haietako batek eskumuturretatik eutsi eta sexu-ukituak egin zizkion indarrez.

Laguntza eske oihu egin zuen emakumeak, eta aterpetxeko arduradunak bertaratu ziren. Beranduago, ukituak egin zizkion erasotzailea atxilotu zuten. 39 urte ditu.