AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: gasteizhoy.com
2019/12/02 16:44

Atzo, igandea, eraso matxista bat jazo zen Gasteizko (Araba) Ariznabarra auzoan; 40 urteko gizonezko batek eraso egin zion bikotekide ohiari. Emakumearen etxera sartzen saiatu zen erasotzailea, bortxaz; horretarako, eraso fisikoak zein heriotza-mehatxuak egin zizkion.

Poliziaren patruila bat bertaratu zenean alde egiten saiatu zen erasotzailea, baina polizietako batek harrapatu egin zuen, eta azkenean, atxilo eraman zuten. Epailearen esku utzi dute gaur.

Hiri berean, bi eraso izan ziren azaroaren 20an. Hain zuzen, bi emakumeri egin zieten eraso haien bikotekideek, kalean.