AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2019/10/28 12:28

EITB-k jakinarazi duenez, iragan larunbatean sexu erasoa jasan izana salatu du emakume batek. Ultzaman (Nafarroa) jazo da erasoa; Lizaso kontzejuko festetan, hain zuzen.

Larunbatetik iganderako 03:30ak aldera, emakumea txiza egiten zebilela, gizon bat atzetik gerturatu eta ukituak egin zizkion. Horren aurrean, eskua hozkatu zion emakumeak, eta ihes egin zuen erasotzaileak. Halaber, auzokideek erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egin zuten atzo eguerdian.

Erasotutako emakumeak salaketa formala egin du Foruzaingoaren aurrean, eta Poliziak ikerketa abiatu berri du, gertakariaren nondik norakoak argitzeko.

Bertan behera geratu dira Lizasoko jaiak.