AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/01/12 15:05

48 urteko gizonezko bat atxilotu zuten igande gauean Zarautzen (Gipuzkoa), bikotekideari eraso egitea leporatuta. Emakume bat erasotua izaten ari zenaren abisua jaso ostean bertaratu ziren ertzainak bikotearen etxebizitzara, eta emakumeak jakinarazi zuen hainbat urtez egin dizkiola tratu txarrak bikotekideak. Biharamunean eraman zuten erasotzailea epailearen aurrera.

Gasteizen (Araba) ere eman dute indarkeria matxista kasu baten berri. Gizonezko batek bikotekide ohiari egin zion eraso larunbatean, 21:30ak aldera, Alde Zaharrean. Lekuko batek ohartarazita hurbildu ziren erasoa izan zen tokira udaltzainak, eta erasotzailea atzeman zuten. Erasotua izan zen emakumea, aldiz, erietxera eraman zuten.

Gasteizko Itaiak, erasoa salatzeaz gain, elkarretaratzera deitu du biharko, urtarrilak 13, 19:00etan Plaza Berrian.