Emakume bat sastakatu eta larriki zauritu du gizonezko batek Gasteizen

Kalean sastatu du 40 urteko emakumea gizonezko batek. Antza, elkar ezagutzen dute.
Argazki Nagusia
2020ko urriaren 17a

Emakume bat sastatu eta larriki zauritu du gizon batek Gasteizko (Araba) Salburua auzoan. Kalean izan da erasoa, emakumea alabarekin zegoenean. Txagorritxuko ospitalera eraman dute zauritua, alabarekin batera. Hainbat hedabideren arabera, elkar ezagutzen dute emakumeak eta erasotzaileak.