Emakume bat labankadaz erail du haren bikotekide senperearrak

55 urte zituen emakumeak, eta aurreko ostiralean topatu zuten haren gorpua. Senperen atxilotu zuten hiltzailea. Aurten gutxienez hiru hilketa matxista atera dira argitara Euskal Herrian.
Argazki Nagusia
2021eko ekainaren 14a

Joan den ostiralean, gauerdi aldera, 55 urteko emakume baten hilotza aurkitu zuten Armillac Lot-et-Garonen (Akitania). Bere etxean topatu zuten gorpua, labankatuta. Emakumearen bikotekidearen bila aritu ostean, Senperen (Lapurdi) atxilotu zuten; aitortu egin zuen hark erail zuela neska-laguna.

Urtea hasi zenetik, indarkeria matxistarekin lotutako hiru erailketa atera dira argitara Euskal Herrian. Urtarrilean, bikote batek emakume bat hil zuen Aizarnazabalen (Gipuzkoa), atxiki eta sexualki esplotatu ostean; otsailean, Sestaon (Bizkaia) erail zuen emakume bat haren senarrak, antza, aizkora bat erabilita; apirilean, emakume bat eskopetaz hil zuen haren bikotekideak Miarritzen (Lapurdi).


Iruzkinak

Ez dago iruzkinik