AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Erasotzailearen labana. Argazkia: EITB
2020/02/12 13:08

Aurreko larunbatean, otsailak 8, emakume bati eraso egin zion bikotekide ohiak Berriozarren (Nafarroa). Urruntzeko agindua urratuta, emakumearengana jo zuen gizonezkoak, eta heriotz-mehatxuak egin zizkion. Alabarekin zegoen emakumea, eta biak taberna baten barruan babestu ziren arren, inguruko zuhaitz batean ezkutatuta zuen labana bat hartu eta berriro inguratu zituen erasotzaileak.

Poliziak geratu zuen gizonezkoa, eta atxilo eraman zuen. Urruntzeko agindua urratzea eta bikotekide ohia hiltzen saiatzea leporatu zioten. Erasotzailea espetxean dago une honetan, epaileak aginduta.