Emakume bat erasotua izan da Leioan

Atzo, uztailak 8, emakume bati eraso egin zioten Leioan, goizaldean. Antza, bikotekidea da erasotzailea. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur.
Argazki Nagusia
2020ko uztailaren 9a

Gizonezko batek emakume bati egin zion eraso atzo, uztailak 8, Leioan (Bizkaia). Hainbat iturriren arabera, erasotua izan zen emakumearen bikotekidea da erasotzailea. Gaurko, uztailak 9, elkarretaratzea deitu dute, 18:30ean, Bulebarrean.

Asteartean bertan, uztailak 7, beste eraso bat izan zen Eibarren (Gipuzkoa). Gizonezko batek bikotekidea edo bikotekide ohia kolpatu eta labanarekin sastakatu zuen, hura zaurituta utziz.