AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/05/06 18:10

Gaur, maiatzak 6, 83 urteko emakume bat hil dute Angelun (Lapurdi), eta dirudienez, haren 89 urteko senarra izan da hiltzailea. Gero, bere buruaz beste egin du. Hainbat iturriren arabera, gizonezkoak hots egin die suhiltzaileei bere buruaz beste egin aurretik.

14:00ak aldera abisu bat jaso dute suhiltzaileek, gizonezko batek bi hilotz aurkitu dituelako apartamentu batean. Senar-emazteen gorpuak ziren, biak suzko arma berdinak hilak.

2020. urtea hasi zenetik, lau erailketa matxista izan dira Euskal Herrian: martxoaren 11n bi emakume (bikotekidea eta haren alaba) erail zituen gizonezko batek Abanto-Zierbenan (Bizkaia), eta martxoaren 16an, konfinamendu garaian, Soraluzen (Gipuzkoa) emakume bat erail zuen haren semeak.

2019. urtean beste lau emakume hil zituzten; hiru Lapurdin haien bikotekideen eskuetan, eta bat Nafarroan.