Emakume bat bortxatu du bikotekide ohiak Durangaldean

Atzo arratsaldean izan zen erasoa, Durangaldeko herri batean.
Argazki Nagusia
2020ko abenduaren 3a

Atzo, abenduak 2, emakume bat bortxatu zuen haren bikotekide ohiak Durangaldeko (Bizkaia) herri batean. Berria-ren arabera, 49 urte ditu erasotzaileak, eta Bilbon (Bizkaia) atxilotu dute gaur goizaldean.

Erasotua izan zen emakumeak jakinarazi duenez, bere etxean egin zion eraso bikotekide ohiak.