AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: EITB
2020/01/21 09:44

Joan den igandean, urtarrilak 19, beste emakume bati egin zioten eraso Gasteizen (Araba). Oraingoan, Mendizorrotza auzoan jazo zen erasoa, ostalaritza establezimendu baten inguruan. EITB-ren arabera, emakume batengana hurbildu eta ukituak egin zizkion gizonezko batek, ezer esan gabe. Tokitik alde egin eta urruntzen saiatu zen emakumea, baina haren kontra oldartu eta bera atxikitzen saiatu zen erasotzailea. Hain zuzen, bera furgoneta baten sartzen ahalegindu zen.

54 urte ditu gizonezkoak, eta sexu abusuak zein legez kanpoko atxiloketa delituak leporatu dizkiote.

Atzo, hilak 20, beste eraso baten berri eman zuten hedabideek. Izan ere, duela astebete salatu zuen emakume batek gizonezko batek eraso egin ziola Bilbon (Bizkaia), Gurutze auzoko taberna batean. Asteburu horretan, beste sei emakumeri egin zieten eraso, gutxienez.