AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/02/07 14:03

19 urteko gizonezko batek bikotekidea eraso zuen aurreko asteazkenean, Berria-k ostiralean jakinarazi zuenez. Goizaldean izan zen erasoa, Iruñeko (Nafarroa) Arrosadiako etxebizitza batean: 32 urteko emakumeari arma zuri batekin egin zion eraso 19 urteko gizonak, eta bularraldean zauritu zuen.

Bizilagun baten deia zela-eta udaltzainak bertaratu zirenean, lurrean topatu zuten emakumea, larri zaurituta. Jarraian egin zioten ebakuntza erietxean, eta Zaintza Intentsiboetako Unitatean ospitaleratu zuten gero.

Hankan eta bizkarrean zituen zauri arinak ospitalean sendatu ostean eraman zuten atxilo erasotzailea poliziek. Ostegunean eraman zuten epailearen aurrera, eta behin-behinean behintzat, gaztea espetxeratzeko agindua eman zuen hark.