Emakume adingabe bati eraso egiteagatik atxilotu dute gizonezko bat Gasteizen

Zaballako espetxean kartzelaratu dute erasotzailea.
Argazki Nagusia
2020ko uztailaren 7a
Hainbat hedabidek atzo jakinarazi zutenez, aurreko larunbatean, uztailak 3, gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen (Araba), emakume adingabe bati sexu-erasoak egiteagatik. Erasotzailea atzo igaro zen epailearen aurretik, eta Zaballan (Araba) espetxeratu zuten gero.