AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Guardia Zibila Eizagirreren etxeko atarian.
2020/10/05 11:41

Espainiako Auzitegi Nazionalak aske utzi ditu Kepa Arkauz, Ekhiñe Eizagirre eta Imanol Jaio. Astelehenean atxilotu zituzten, "lehergaiak edukitzea" leporatuta, Ertzaintzak hasitako ikerketa baten ondorioz. Iaz Arraia-Maeztun (Araba) atzemandako "zulo" batekin lotu zituzten atxilotuak. Jaiori, gainera, ETAko kide izatea ere egotzi zion Guardia Zibilak -gainerakoek betea dute zigorra delitu beragatik-.

Astelehen goizean hasi zuten polizia operazioa. Eizagirre eskuburdinekin lotuta eraman zuten haren Zarauzko (Gipuzkoa) etxebizitzara. Etxea miatu ostean, guardia zibilek 14:30ak aldera eraman zuten handik. Arkauz Gasteizen (Araba) atxilotu zuten, eta Eizagirrerekin egin bezala, bere Arrasateko (Gipuzkoa) etxera eraman zuen Guardia Zibilak, han ere miaketa egiteko. Launa urte egin zituzten espetxean biek, eta 2017. urtean geratu ziren aske. Jaio, aldiz, Irunen (Gipuzkoa) atzeman zuten. Iheslari ohia da, eta Lapurdin bizi da gaur egun.

Uriarteren atxiloketa

Espainiako berri agentziek Poliziaren iturriak aipatuz zabaldu dutenez, Uriarteren atxiloketa ez dute egin atzo Guardia Zibilak hasitako operazioaren barruan. Zigorra bete ostean, 2018ko martxoan geratu zen aske Uriarte, eta Frantziako Estatuaren lurraldean bizitzeko debekua ezarri zioten. Debeku hori urratzeagatik atxilotu izango lukete atzo, Urruñan (Lapurdi), aipatutako iturrien arabera, Frantziako Estatutik kanporatzeko prozedura aplikatzeko.

Prokuradorearen aurretik pasatu da gaur goizean, 11:00etan, eta epailearen esku dago orain. 14:00etan eramango dute harengana.