AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Galdakaoko Gaztetxearen aldeko manifestazioa. Argazkia: Galdakaoko Gazte Asanblada
2019/05/10 11:59

Galdakaoko (Bizkaia) Gaztetxearen aldeko manifestazioa egin zuten atzo dozenaka lagunek, herriko udaletxetik abiatuta. Galdakaoko Gaztetxea aurrera! Ez gaituzue geldituko! lelopean, gazte mugimenduko hainbat kidek deitu zuten mobilizazioa, joan zen asteartean izandako desalojoa gaitzesteko, zein gaztetxearen aldeko aldarria lau haizetara zabaltzeko. Gazte Koordinadora Sozialistak babesa erakutsi die Galdakaoko Gaztetxeko kideei, sare sozialen bidez.

Aste honetarako antolatutako azkeneko mobilizazioa izan zen atzokoa. Aurrez, beste hainbat ekintza egin zituzten desalojoa gaitzesteko.

Larunbatean, maiatzak 4, eman zuten Galdakaoko gazte mugimenduko kideek eraikinaren birjabetzearen berri, herrian Gazte Eguna ospatzen ari zirela probestuta. Hala, gazte asanbladako kideek espazioa egokitzeko auzolanera ere deitu zuten, hurrengo egunerako.

Birjabetzea publiko egin eta gutxira, baina, Ertzaintza eta eraikinaren jabe juridikoa bertaratu ziren gunera. Handik gutxira jakin zuten asanbladako kideek jabeak larunbat gauean bertan jarri zuela salaketa. Ertzaintza asteartean agertu zen gaztetxea hustera, eta hainbat lagun identifikatu zituen.

EZ DAGO IRUZKINIK