AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/09/16 13:46

Ibon Goieaskoetxea preso politiko busturiarra (Bizkaia) aske geratuko da datozen orduetan. Frantziako Estatuan ezarria zioten zigorra beteta, atzo irten zen Mont de Marsango espetxetik, eta Espainiaratu egin zuten. Hamaika urte egin ditu preso, eta gaur goizean igaroarazi dute Espainiako Auzitegi Nazionaletik.


Presoaren abokatuak GEDAR LANGILE KAZETAri jakinarazi dionez, Goieaskoetxeari gaur goizean jakinarazi diote prozesamenduaren autoa Auzitegi Nazionalean. Presoak adierazi du ez duela zerikusirik autoan ageri diren gertaerekin; eta fiskalak, haren aurkako frogarik ez dagoela iritzita, haren askatasuna eskatu du.


Baldintzapean geratuko da aske preso politikoa, hainbat neurri zehatz galdegin baititu fiskalak; hain zuzen, pasaportea kentzea eta astero epaitegian sinatu behar izatea. Beraz, aurreikusi dute gaur arratsalderako geratuko dela aske busturiarra.