AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Argia
2020/07/07 00:52

Atzo, uztailak 6, bost hilabete bete ziren Zaldibarko (Bizkaia) hondakindegia behera etorri eta bi langile zabor azpian harrapatuta gelditu zirenetik. Bilaketa lanak aurrera doazen arren, Verter Recycling enpresaren zabortegian desagertuta segitzen dute biek.

Iragan larunbatean, uztailak 4, ehunka pertsonak manifestazioa egin zuten Eibarren (Gipuzkoa), Zaldibar Argitu plataformaren deialdiarekin bat eginez. "Egia" eta "erantzukizunak" exijitu zituzten mobilizazioan bildutakoek, eta Eusko Jaurlaritzak Verterri hondakindegia handitzeko baimena eman izana ere salatu zuten hainbatek. Hain zuzen, azpiko eremuan zakarra zigilatzeko biltegia handitzea da enpresaren asmoa.