AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Donibane Garazi.
2020/02/04 14:45

Donibane Garaziko (Nafarroa Beherea) bi neska bortxatu zituzten joan den astean, bertako Navarre lizeoko ikasleak biak. Euskal Irratien arabera, aurreko astean egin zieten eraso, eta ostegunean bi mutil atxilotu zituen Jendarmeriak. Aske utzi zituzten ondoren.

Bi neskek salaketa jarri zuten. Baionako produradoreak esan du ikerketa abian dutela, baina ez du informazio gehiago eman.