AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: EITB
2020/12/01 18:39

Euskadi Irratian gonbidatua izan da gaur Iñaki Garcinuño, Bizkaiko Enpresarien Konfederazioaren burua. Ostalaritza sektorea izan dute mintzagai batez ere, eta COVID-19aren ondorioen inguruan aritu da, horiei aurre egiteko enpresek "neurriak hartu beharko dituztela" aurreikusiz.

Besteak beste, aldi baterako enplegu-erregulazio espedienteak ezartzean, kaleratzeak sei hilabetez debekatzeko neurriaren aurka agertu da Garcinuño. Horren ordez, kaleratzeak erraztearen eta emendatzearen alde egin du, esanez "itsasontzia salbatzeko ezinbestekoak izan daitezkeela".