Biometria bidezko kontrola ezarriko dute Gipuzkoako hondartzetan

Gipuzkoako Foru Aldundiak kontrol biometrikoaren teknologia baliatuko du hondartzetan, pertsona kopurua neurtzea aitzakiatzat hartuta. Mugikorretarako aplikazio bat ere sortuko da, erabiltzaileei hondartzaren edukieraren berri emango diena. Behin tresna horiek instalatuta, kudeaketa Udalen esku geratuko da.
Argazki Nagusia
2020ko ekainaren 3a

Gipuzkoako Foru Aldundiak hondartzetan kontrol biometrikorako programa bat jarriko du martxan, bertako aforoa zuzentzearen aitzakipean. Mugikorrerako aplikazio bat garatzeko asmoa ere adierazi du, eta horrek, berriz, erabiltzaileek “hondartzaren edukieraren berri izateko” balioko omen duela.

Teknologiaren kudeaketa Udalen esku utziko duela jakinarazi du Foru Aldundiak. Horregatik, programak Udalentzako alerta-sistema bat izango du bere baitan; aforoak, marea-igoerak eta aforoen baldintzak ezagutzeko balioko die.