AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: @oeebizkaia
2021/02/04 09:49

Bizkaiko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak jakinarazi duenez, aurreko asteburuan Bilboko (Bizkaia) Euskalduna azpian bizi diren gazteak jazarri eta kanporatu zituen Udaltzaingoak. Hainbat pertsona txaboletan bizi dira eremu horretan, kartoi, oihal eta xafla artean, eta udaltzainek ostiralean jo zuten hara aurreneko aldiz. Euritik babesteko zuten manta handi bat lapurtu eta eraman zuten udaltzainek, OEEren esanetan.

Hurrengo egunean, larunbatean, Udaltzaingoa berriz bertaratu zen zubi azpira, 08:00ak aldera. Polizia-agenteek mehatxu egin zieten han bizi diren gazteei, esan baitzieten berehala kanporatuko zituztela txaboletatik, "inolako etxebizitza alternatibarik eskaini gabe", OEEk salatu duenez. Esan eta egin: astelehena baino lehen alde egiteko agindu zieten, han ezin dutela lo egin argudiatuz, Berria-ren arabera.

Berria-k azaldu duenez, 18 eta 22 urte artean dituzte gazteek, eta hilabete eta lau hilabete artean egin dituzte Euskalduna zubiaren azpian gaua igarotzen. Udaltzainek lo egiteko egokituta zuten tokitik bota zituztenean, udal aterpe batean lekua lortu zuten hainbatek, baina astebeterako soilik. Gainera, poliziek adierazi zieten eraitsi egingo zituztela gazteek eraikitako txabolak.

EZ DAGO IRUZKINIK