AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Bilboko Uriola
2020/12/07 10:58

Azaroaren 26an, Gazte sortzaileak izeneko saioa amaitu eta berehala, Bilboko (Bizkaia) 7katu gaztetxera bertaratu ziren udaltzainak. Lau kide identifikatu, salatu eta zigortu zituzten polizia-indarrek, hain zuzen, "gazteek lonjetan egotea debekatuta dutela" argudiatuta.


7katuko kideen arabera, "gaztetxe bat ez da lonja bat" eta gauzatzen ari ziren jarduera, berriz, "ekitaldi kulturala" zela azaldu dute.


Gauzak horrela, larrialdi egoeraren erdian, "gazteen aurkako kriminalizazioa" eta "errepresio totalitarioa" salatu dituzte. Elementuok, gainera, "inoiz baino onarpen sozial handiagoa" dutela ohartarazi dute.