AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Maravillasen epaiketaren inguruko kartela gaztetxearen atean.
2019/05/08 13:00

Maravillas gaztetxeak ohar baten bidez adierazi du, argi dutela Gaztetxea Alde Zaharrera itzuliko dela, “haien onespenarekin edo haien borondateren kontra”. Izan ere, gaztetxea desjabetu zutenetik gogorra izan da jasan duten errepresioa. 100 mila eurotik gorako isunaz gain, prozesu judiziala abiatuko baita bihar gaztetxeko kideen aurka.

Jasandako errepresioa salatu dute oharrean. Nafar Gobernuak lapurtu, kolpatu eta ahaztutako eraikina “ordena mantentzeko” eginda dagoela mahaigaineratu dute. Era berean, Nafar Gobernuak desjabetutako eraikinean zegoen hainbat kolektiboren materiala ostu izana salatu dute.

Asanbladako kideek, bide batez, Maravillasen aldeko "elkartasun olatua" eskertu nahi izan dute. Auzoko proiektu txiki bat zena, “lurralde osoan harengatik borrokatzeko ideia bat izatera" igaro dela azpimarratu dute.

Hainbat ekimen egin dira Maravillas gaztetxeari babesa eta elkartasuna adierazteko. Ostiral honetan, Burlatako Gaztetxean Elkartasun Eguna ospatuko dute Maravillas Gaztetxearen alde. Bihar ere izango da elkartasuna adierazteko parada. Izan ere, elkarretaratzea deitu dute epaiketa hasi baino ordubete lehenago epaitegien atarian. Goizeko 10:00etan hasiko da epaiketa.

EZ DAGO IRUZKINIK