Bi langile zauritu dira trafiko istripuz Villabonan

Zama garraiatzen ari zen trailer batean istripua izan zuten igandean bi beharginek, N1 errepidean. Gidaria zein gidarikidea artatu behar izan zituzten Asuncion klinikan.
Argazki Nagusia
Argazkia: Tolosaldeko ataria
2019ko irailaren 23a

Goizeko 06:10ean gertatu zen istripua N1 errepidean, Tolosaldeko Ataria-k jaso duenez. Trailerra Villabona (Gipuzkoa) parean atera zen errepidetik, eta zubi batetik zintzilik geratu zen. Errepidea itxi egin behar izan zuten Madrilgo norabidean. Bi beharginak Asuncion klinikara eraman zituzten, zaurituta, eta bertan artatu behar izan zituzten.

2019. urtea hasi zenetik, gutxienez, 33 langile erail dituzte Euskal Herrian.