AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/02/08 21:29

Basauriko Asanblada Feministak gaur jakinarazi duenez, bi gizonezkok emakume bat eraso zuten urtarrilean Basauriko (Bizkaia) Euskotren geltokian. Trenaren zain zegoela hurbildu ziren emakumearengana bi erasotzaileak, "jarrera erasokorrarekin eta keinu sexualak egiten", asanbladaren esanetan. "Trena berehala heldu zenez, ez zen ezer larriagorik gertatu".

Iruñean (Nafarroa) jazo den sexu-eraso bat ere atera da argitara gaurkoan: otsaileko aurreneko astean, gizonezko batek emakume bat bortxatu zuen atari batean.