AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/11/20 13:21

Atzo, azaroak 19, eraso baten berri eman zuten Bilbon (Bizkaia). Emakume batek jakinarazi du sexu-erasoa egin ziotela aurreko igandean, hilak 15; Bilboko Alde Zaharrean izan zen, Iturribide kaleko pisu batean, hain zuzen ere. Larunbat gauean etxebizitza horretan izan zen jai baten testuinguruan eraso zuten emakumea.

Erasoa salatu zuen emakumeak, eta une honetan, sexu-erasoa eta "kalte arinak" leporatuta ari dira ikertzen bi gizonezko. Ikerketa atzo bertan ireki zuten, emakumeak salaketa ipini ostean.