Bi euskal preso politiko urrundu dituzte

Asier Bengoa eta Karlos Apeztegia preso politikoak urrundu dituztela salatu dute. Madrilgo Soto del Real espetxean ziren biak. Herrerako espetxera urrundu dute Bengoa, eta Apeztegia, aldiz, Ocaña II-ra.
Argazki Nagusia
2019ko apirilaren 24a

Espetxe politika baliatuz, Espainiako Gobernuak bi euskal preso politiko urrundu ditu, hain zuzen, Asier Bengoa gasteiztarra eta Karlos Apeztegia iruindarra. Madrilgo Soto del Real espetxean ziren biak, etxetik ehundaka kilometrora. Bengoa pasa den otsailean lekualdatu zuten Soto del Realera. Frantzian 15 urteko espetxe zigorra bete ostean espainiaratu zuten, eta orain, Herrera de la Mancha (Gaztela-Mantxa) presondegira urrundu dute. Karlos Apeztegia, aldiz, iazko urrian sartu zuten kartzelan bigarrenez; izan ere, 2013an geratu zen aske 22 urteko espetxe zigorra bete ondoren. OcaƱa II (Gaztela-Mantxa) espetxera urrundu berri dute. Sarek prentsa ohar batean azaldu duenez, isolamenduan izan dituzte bi presoak aldaketa gauzatu artean.