AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/03/25 09:30

Arabako Alea-k jakinarazi duenez, bi langile kaleratuko dituzte Araiako (Araba) Lajo y Rodriguez S.A. (LYRSA) fabrikan. 24 eta hamar urte egin dituzte bertan bi beharginek, baina orain, "arrazoi ekonomikoei" erreferentzia eginez eta Covid-19 birusaren hedapenak eragindako krisia tartean, kanporatu egingo dituzte.

Urtarrilean erosi zuen LYRSA Frantziako Estatuko Derichebourg taldeak, eta LAB sindikatuaren arabera, bi urtez Araiako plantilla osoa mantenduko zuela adierazi zuen enpresak.

Bestalde, LABek salatu du enpresak zortzi milioi euro baino gehiago banatu dituela dibidenduetan 2017. urtetik hona, merkataritza erregistroan jaso dutenez.