AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Antena 3
2020/10/01 16:38

Salhaketa elkarteak jakinarazi duenez, beste preso bat erail dute Zaballako kartzelan (Araba). 35 urte zituen, eta gasteiztarra zen. Urtea hasi zenetik lau presok galdu dute bizia espetxe horretan, azkena, irailaren erdialdean.

Zaballan "arrazoi ez naturalengatik" izan den laugarren hilketa da honakoa, Salhaketak gogorarazi duenez. "Heriotzak ezkutatzeko politika sistematikoa" salatu du beste behin ere.

Aurreko urtean, gutxienez bost preso erail zituzten presondegi berean.