AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Zaballako espetxea.
2019/09/27 20:19

Alarma oihua ez da isiltzen Zaballako (Araba) espetxean. Pasa den larunbatean, hilak 21, 50 urteko preso baten hilotza aurkitu zuten bertako ziega batean. 2019. urtea hasi zenetik gutxienez bost izan dira Zaballan erail dituzten presoak; bana urtarrilean eta otsailean, eta bi apirilean. 22, 24, 30 eta 28 urte zituzten.

Espetxeko funtzionario talde baten arabera, "droga gaindosia" izan da larunbatean zendu zen presoaren heriotzaren zergatia. Espainiako Gobernuak argitaratutako behin-behineko datuen arabera, aurten erailak izan diren gainontzeko lau presoetako bi hil ziren drogen ondorioz, eta gainontzeko biek beren buruaz beste egin zuten.

Dena den, eraildako presoetako baten senideek, Xabier Gonzalezenek, "informazio falta" salatu zuten apirilean. Datu horiek "faltsuak" zirela eta autopsiaren atariko emaitzak soilik jakinarazi zizkietela azaldu zuten. Ohartarazi zuten gobernuak kaleratutako txostenean aipatu ere ez zela egiten Gonzalene heriotzaren ustezko arrazoia: droga.