AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Mercedes Benz lantegia Gasteizen.
2020/01/09 11:16

25 urteko gazte langile bat zendu zen atzo goizaldeko 05:00etan, Gasteizko (Araba) Mercedes Benz lantokian gaueko txandatik irten, eta etxerako bidean zegoela. Bestalde, atzo goizean, beste langile bat hil zuten Lantarongo (Araba) Tubos Braseli enpresan soldatapean lanean ari zela. Dirudienez, kolpe bat hartu zuen eta ospitalera eraman behar izan zuten; zoritxarrez, bizia galdu zuen bertan.

Urtarrilaren 2an erail zituzten beste bi langile. Gasteizko (Araba) Olarizu auzoan, jaiegun batean, eraikuntza lanetan ari zen igeltsero bat zendu zen lehenengo; gero, Jatsu Garazin (Nafarroa) fardel batek azpian hartuta hil zen emakume langile bat. Bestalde, urtarrilaren 4ak beste bi hildako utzi zituen Euskal Herrian. Egun horretan, 27 urteko langile bat izan zen eraila Bilboko (Bizkaia) Corte Ingles saltokian, jaiegunean beherapenetarako prestaketak egiten ari zela. LABek adierazi duenez, urtarrilaren 4an hil zen beste langileak lan istripua izan zuen abenduaren 28an, eta larri zauritu zen ondorioz. Egun batzuk beranduago zendu zen.

Zortzi egun: balantzea egiteko nahikoa

Zortzi egun ditu hasi berri dugun urteak eta, dagoeneko, sei langile erail dituzte euren lan indarra saltzen ari ziren bitartean. Arabako enpresetan izan dira hilketen erdia, eta hil diren sei langileetatik bi, jaiegunetan ari ziren lanean.