AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2019/04/30 11:23

Etxe kaleratzea apirilaren 11an gauzatu nahi zuen Ibercajak. Bizilagunak 2007an erosi zuen etxea, hiru urte beranduago istripu bat izan zuen eta bizkar hezurra hautsi zuen. Lantokian, urtebeko bajaren ostean kaleratu egin zuten. Aldizkako lanekin, nola hala hipoteka ordaintzen aritu zen 2015. urtera arte. Urte horretan zazpi hilabete utzi zituen ordaindu gabe. Egoera honetan, Ibercaja banketxeak ez zion negoziaziorako aukerarik eman, eta hipotekaren zati osoa bueltatzeko agindu zion. Honen ondorioz, hipotekaren exekuzioa gauzatu zen eta Ibercaja gelditu zen etxebizitzaren jabe gisa. Pasa den abenduan, ordea, Ibercajak Intrum Fondo Suediarrari saldu zion auzitan dagoen etxebizitza, “Chuse” bizilaguna bertan bizi izanagatik.

Kaleratzeak Stop Arabak jakitera eman duenez, Lapueblako bizilagunak bertan bizitzen jarraitzea nahi du, baina ez dago alokairuko etxerik inguruan. Horregatik, Lapueblako Udalari eta Arabako Diputazioari etxekaleratzea ez egikaritzeko baldintzak jartzea eta etxebizitza alternatiba duin bat gauzatzea eskatzen jarraituko dutela jakinarazi dute. Era berean, Ibercaja banketxeari eta Intrum-i alternatiba bideragarri egitea eskatzen jarraituko dute. Bere aldetik, etxe kaleratzeen aurkako plataformako kideek, susmoa dute ostegunean gauzatu asmo zuten salaketa publikoa ez gauzatzeko mugimendu bat ez ote den gaur Epaileak harturiko erabakia, eta hori aztertzen jarriko direla adierazi dute.

Hona hemen gertakariaren gainean pasa den astean argitaratu genuen albistea.