AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Euler
2020/10/22 15:16

Urrutikoetxearen aurkako epaiketa atzeratu dute berriz, eta ez da lehen aldia 2019an Frantziako Alpeetan atxilotu zutenez geroztik. Hasiera batean, urte berean egitekoa zen epaiketa, baina 2020ko martxora atzeratu zuten. Dena den, prozedura akatsak tartean, berriro atzeratu zuten eguna, asteazken honetara. Azken hau ere gibelatu egin dute azkenean, ordea, 2021eko ekainera. Epaiketa atzeratzeko arrazoiak dira, besteak beste, COVID-19ak sortutako egoerak ez duela baimentzen ahozko lekukoak auzira etortzea atzerritik.

Auzi honetan, 2010-2013 artean ETAko kide izatea egozten diote. 2019ko irailean lortu zuen baldintzapeko askatasuna Urrutikoetxeak, eta eskumuturreko telematikoaren bidez kontrolatzen dute egun.

2017an epaitu zuten auzi honegatik, bera ihesean zegoenean. Zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zioten, baina atxilotu zutenean eskatu zuen berrikuspen bat. Horixe da orain martxan dagoena. Bestalde, Espainiako Estatuak haren aurka egindako estradizio eskakizunei ere aurre egin beharko die oraindik.